Carlos Romerok lehen saria Corpus probako argazki lehiaketan

Mireia Bikuña 2008ko uzt. 10a, 12:21
Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Corpus egunaren bezperan jokatzen den nazioarteko lasterketaren inguruan antolatutako argazki lehiaketako sariak banatu zituen atzo. Guztira, hamar argazkilarik egindako 38 argazki aurkeztu zituzten lehiaketara.

Carlos Romero ondarrutarra, Jokin Astigarraga oñatiarra eta Iñaki BArace donostiarrak jaso zituzten lehenengo hiru sariak. Lehiaketa aurkeztutako argazkiekin erakusketa egingo dute Izarraitz tabernan, irail hasieran. Era berean, www.antxintxiketan.com helbidean jarriko dituzte ikusgai argazkiok.

Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak lehiaketa deitu zuenean baldintzetan zehazten zen moduan, lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Antxintxiketan elkartearen esku geratuko dira. "Lehiaketa honekin gure artxiboa handitu dugu, eta hurrengo urteko lasterketako kartelak eta publizitatea egiteko erabili ahalko ditugu argazkiok", esan zuten sari banaketa ekitaldian Jesus Arregik eta Asier Osinagak. Hori zen argazki lehiaketa antolatzeko helburuetako bat: "Aurreko lasterketetako hainbat argazki ditugu. Baina antolatzaile lanetan eta argazkilari moduan ibiltzea ez da erraza guretako. Hortaz, ibilbideko puntu batzuetako argazkirik ez genuen. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatutako lehiaketarekin 38 gehiago lortu ditugu. Argazki gehienak profesionalak dira"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak