Aratusteei ongietorria emateko asmoz boulder txapelketa antolatu dute zapaturako. Izenematea txapelketa hasi aurretik egingo dute, eta giroa berotzeko mozorrotuta joatea ezinbestekoa da. "Txapelketa bukatu ondoren afaria egingo dugu Arrano elkartean; baina, afarira joateko txapelketan parte hartu behar da, eta beharrezkoa da mozorrotuta egotea", esan digute antolatzaile taldekoek.