Txapelketak hiru fase ditu
Gipuzkoako Eskolarteko 28. Bertsolari Txapelketak hiru fase ditu: ikastetxe barruko aukeraketa, eskualdeko kanporaketak eta finala, eta bi arlotan jokatzen dute: bertsopaperean eta bat-batean. Bat-bateko finalera txikien mailako lau talde pasako dira eta, handien mailako zortzi bertsolari. Aldiz, bertsopaperetako erabakia eta sariak finalean banatuko dira. Beste hiru kanporaketak, Usurbilen, Elgoibarren eta Alegian jokatuko dituzte.