Bortizkeria sozialari buruzko mintegia egingo dute Lege Soziologiako Institutuan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko eka. 2a, 12:53
Katastrofe sozialak, Estatu terrorismoa, genero-indarkeria, indarkeri politikoa edo guduei buruz arituko dira eguenean eta egubakoitzean 20 aditu. Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Gatti eta Coimbrako Unibertsitateko Cecília MacDowell eta Silvia Rodríguez dira mintegiaren antolatzaileak.

Espainia, Portugal, Brasil, Estatu Batuak, Argentina eta Perutik etorritako 20 zientifikok bortizkeri soziala eta indarkeri horren eraginak irudikatzeko erabiltzen diren erak izango dute aztergai Lege Soziologiako Institutuan. Arlo akademiko, juridiko eta legegileetako kideek, indarkeria dela eta sortzen diren eztabaida publikoetan jokatzen duten papera izango dute kontuan.

Arlo akademikoen garrantzia handia da, gizarte eta lege zientzietako adituek ikuspuntu anitzak dituztelako, eta bortizkeri soziala irudikatu eta sozialki kudeatzerakoan duten erantzukizunagatik. Hau dela eta, gizarte eta lege zientzietako ikertzaileek, askotan gizartearentzat ulertezinak suertatzen diren egoerak aztertzeko jarraitzen duten prozesu teoriko eta metodologikoak berrikusten ari dira.

Hiru gai nagusi bileran
Hiru gai nagusien inguruan garatuko da bilera:

  • Gizarteak indarkeria jasaten badu, norbanako eta taldeko nortasuna eraikitzeko jarraitzen diren prozesuak aztertuko dira, gizarte eta lege zientziek gertaera hauek kudeatzeko dituzten aukerak aipatuz.
  • Nortasun soziala eratzeko momentuan, egoera traumatikoen aurrean sortzen den memoria kolektiboaren inguruan egiten diren ikerketa zientifikoen garrantzia.
  • Egoera larri hauek jasotzeko mekanismoak eta ezartzen diren mugak aztertzen duten lanak aurkeztuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak