Borondatezko alkohol-probak egingo dituzte zapatu gauean

Mireia Bikuña 2008ko mai. 21a, 12:53
Unibertsitate Etorbidean egingo dituzte probak, zapatuan, gauerdian hasi eta 03:00etara. Tarte horretan, 18 urtetik gorakoek, ohiko alkoholemia kontroletan egiten diren probak egin ahalko dituzte. Oñatiko Udaleko Prebentzio Sailak eta Sasoia elkarteak antolatu dute ekitaldia.

Sasoia elkarteko kideek Ertzainek erabiltzen duten alkoholimetroaren oso antzekoak erabiliko dituzte. "Alkohol-probek ematen duten emaitza %100 da fidagarria", esan digute Prebentzio Sailetik. Gainera, proba egiten dutenei  hainbat aholku emango dizkiete, positiboa eman dutenei, auto hartzeko zenbat denbora itxaron behar duten esango diete, besteak beste.

Iaz, 476 proba egin zituzten

Borondatezko frogak izan arren, iaz  egindako deialdi bikoitzak erantzun oso ona izan zuen herritarren aldetik. Alde batetik, iazko Korpus jaietan, 166 alkohol-proba egin zituzten: 124 gizonezkoak, eta 42 emakumezkoak, eta haietatik, 119 positiboak izan ziren, eta gainerako 47ak, negatiboak. Bestalde, San Migel eta Errosario jaietan, 310 proba egin zituzten: 227 gizonezkoak eta 83 emakumezkoa. Orduan ere, proba gehienak positiboak izan ziren: guztira, 259.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak