Udaleko Prebentzio Sailak eta Sasoia elkarteak antolatuta. Hain zuzen ere, bihar arratsaldean egingo dituzte, 20:30etik 23:30era arte, Unibertsitate etorbidean.
Tarte horretan, alkohol proba egin gura dutenek horretarako aukera izango dute. Sasoia elkarteko kideek Ertzaintzak erabiltzen dituen alkoholimetroak erabiliko dituzte.
62 pertsona, gidatu ezinik
Iaz, Herri Egunean 404 proba egin zituzten. Egindako alkohol-proben %62,38 positiboak izan ziren, 173 gizonezkoenak izan ziren, eta 79 emakumezkoenak. Gainera, positibo eman zuten 62 pertsonak (bost emakume eta 57 gizon) odoleko alkohol maila handia zuten eta Sasoia elkartekoek autoa ez hartzeko aholkatu zieten.