Blanca Roncal da PSE-EEko zerrenda burua Udalerako

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko api. 4a, 14:11
"Herritarren parte hartzea bultzatu eta gazteendako pizgarriak sustatu gura ditugu", esan du.

Blanca Roncal izango da PSE-EE alderdiko zerrenda burua. Bera  izango da datorren maiatzeko hauteskundeetako Oñatiko alkategai sozialista. Momentuz zerrenda buruaren izena eman du bakarrik alderdi horrek. Blanca Roncal berak ere ez du zerrenda kideen izenak aurreratu. "Oraindik zerrendak osatzen ari gara", esan du PSE-EEko zerrenda buruak.

Herritarren beharrei begira
Blanca Roncal Burgeten (Nafarroa) jaio zen duela 56 urte. Ezkonduta dago eta medikuntzan doktorea da. Legebiltzarkidea da gaur egun eta Arrasateko zinegotzia ere izan da.

Blanca Roncal PSE-EEko hautagaiak esan duen moduan, "herritarren lehentasunei eta beharrei begira egindako programa ekarriko dugu Oñatira". Eta jarraitu du: "bost hauek dira oinarrizko konpromisoak: herriko talde ahulen aldeko politika onak egitea, herritarren partehartzea indartzea, azpiegiturak hobetzea, gazteendako pizgarriak sustatzea eta herritarren beharrei begira antolatzea udal programa, ez norberekerian edo protagonismoan".

Hauteskundeetan aurkeztuko diren gainerako alderdiei begira, oraindik ez du inork zerrenda osoa eman ezagutzera. Orain arte baieztatu den bakarra da Lurdes Idoiaga izango dela EAJk aurkeztuko duen alkategaia eta Karmelo Perez izango dela Ezker Batua, Aralar eta Zutik koalizioaren zerrenda burua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak