Zerbitzuen batzordeko zinegotzi Jose Mari Igartuak azaldu digu garbiketa egiteko jarraituko duten prozedura: "Pintadaren bat ikusten dugunean, eskutitza bidaliko diegu bizilagunei, eta gehiengoak erabaki beharko du kendu edo ez". Dena den, Udalaren eskutitza jaso aurretik, bizilagunak jarri daitezke hartu-emanetan udal arduradunekin. "Batzuk berehala garbitu gura dute pareta; eta beste batzuk nahiago dute dagoenetan utzi: fatxada kaltetu egiten delako, edo bestela, berriro margotzen dutelako".
Pintadak kendu gura dituztela erabakiz gero, Donostiatik datorren makinaren zain egon beharko dute. "Herritarrek jakin behar dute fatxada ezin dugula egun batetik bestera garbitu. Donostiatik langile espezialdua etortzen da-eta", dio Igartuak.