Bitxingintza tailerra gaztelekuan, hilaren 12an hasita

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 6a

Edurne Ugarte oñatiarrak emango du ikastaroa, eguenero 18:00etatik 19:30era. Zortzi egunetan emango du. Besteak beste, eskumuturrekoak, lepokoak eta belarritakoak egiten ikasteko aukera izango dute. Horretarako askotariko materialak erabiliko dituzte. Dagoeneko zabalik dute izenemate epea. Interesatuek bihar baino lehen eman behar dute izena gaztelekuan bertan. Arduradunek esan digute plaza mugatuak daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak