Bisitari kopuruak gora egin du Oñatin

Usoa Agirre 2006ko abe. 22a, 09:54
Oñatiko Turismo bulegoko arduradunek, 2006 urteak utzitako zenbaki eta lorpenen inguruak eman dituzte. Jaso berri duten turismo kalitatearen Q-a eta aurten izan duten bisitari kopuruaren igoera izan da azpimarratu dituzten puntuak.

Pasa den abenduaren 14an Irungo FICOBAn ospaturiko galan jaso zuen Oñatiko turismo bulegoak turismo kalitatearen Q-a. Urtebeteko lanaren emaitza izan da lorpen hori, lan gogorra, baina fruituak eman dituena.

Q ziurtagiriak gainera, zerbitzuan eragin onuragarriak ekarri dituela argi dute Oñatiko turismo bulegokoek, bai barruan lan egiteko orduan, eta baita erabiltzaileengan ere.

Ziurtagiriak lortzeko animatu

Herriko eskaintza turistikoari indar gehiago emateko, sektore horretan diharduten enpresa eta departamentuak horrelako ziurtagiriak lortzeko ahalegina egiteko animatu dituzte turismo bulegotik.

Bisitariak gora

2006 urtean jasotako bisitari kopuruak gora egin duela eta, pozik daude turismo bulegoan. Iaz, 16.970 pertsona pasa ziren turismo bulegotik, aurten, kopuru hori %10 igo da, denera 18.575 izan direlarik. Gidatutako bisitak aukeratu dituztenen artean ere, gora egin du Oñatik: pasa den urtean 8505 izan baziren, auren 750 gehiago izan dira: 9255.

Jatorriari dagokionez, Euskadi mailan, gipuzkoarrak dira ugarienak. Estatu mailan aldiz, kataluniarrak, madrildarrak eta valentziarrak dira nagusi, baina nabarmendu behar da Andaluziako bisitariek izan dute gorakada. Atzerritik etorritakoen artean, frantziarrak, iberoamerikarrak eta italiarrak bisitatu dute gehien Oñati.
Fiturren urtarrilean

Datorren urtera begira, datuak hobetzea da Turismo bulegoaren asmoa, Arrikurtzeko koben irekiera aprobetxatuz. Horretarako, datorren urtarrilean Madrilen egongo den Fitur turismo azokan herriko turismo eskaintza aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak