Bisita gidatuetan 1.412 lagunek parte hartu dute, turisten kopuruak behera egin duen arren

Mireia Bikuña 2008ko ira. 1a, 18:28
"Krisiaren eragina sumatu egin dugu, batez ere uztailean. Dena den, pozik gaude emaitzarekin; batez ere, bisita gidatuek harrera ona izan dute-eta". Hala laburtu digu Turismo Bulegoko Iñaki Igartuak Oñatiko udako turismoaren nondik norakoak. Guztira, 3.415 turista pasa dira Oñatiko Turismo Bulegotik: uztailean 1.223, eta abuztuan, 2.192. Gehienak Espainiatik etorri dira.

Gehienak, Espainiatik

Turista gutxiago etorri arren, beste behin, gehienak Espainiatik etorritakoak izan dira; hain justu ere, 1.646. Besteak beste, Kataluniatik 558, Madrildik 322, eta Balentziatik 255. Azkenik, atzerritik 411 pertsona pasa dira Turismo Bulegotik. "Aipagarria da Poloniatik etorritako taldea; hain zuzen ere, 13 pertsona etorri ziren Araotzen eskalada egiteko asmoarekin".

Natur ibilbide gidatuak

Urtero bezala, Turismo Bulegoak Natur Eskolako irakasleen laguntzarekin natur ibilbide gidatuak egin ditu uztailean eta abuztuan. Guztira, 34 lagunek hartu dute parte sei ibilbideetan; hain zuzen ere, 30 gipuzkoarrak ziren eta lau oñatiarrak.

Abuztuan, arrikrutzera

Arrikrutzen turista asko ibili dela esan digute arduradunek; gehienbat, abuztuan (2.100 turista). Ekaina, uztaila eta abuztuko datuak batuta 6.400 turista egon dira Arrikrutzen. "Aste bukaeratan egon da turista gehien, eta erreserba asko eduki ditugu", esan digute Arrikutzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak