Bisita bereziak jaso dituzte Eguneko Zentroan

Txomin Madina Milikua 2009ko abe. 29a, 17:58
Berezia eta musikaz betea izan da bisita, bertan egon baitira Musika Eskolako trikitilariak. Senitarteko ugari ere joan dira Zentrora, eta denek batera, goiz pasa ederra egin dute.

Era guztietako piezak jo dituzte trikitilariek: Gabon kutsukoak batzuk, betiko kanta herrikoiak beste batzuk. Interes handiarekin jarraitu dituzte bai Eguneko Zentroko erabiltzaileek eta baita bertara joandako senitartekoek ere. Adi entzun dituzte piezak; entzun bakarrik ez, abestu ere abestu dute hainbatek.

Seme-alabak, bilobak eta kasu batzuetan, birbilobak; denak batera egon dira gaur, eta senitartekoek  erabiltzaileek egindako lanak eta Gabonetako postalak ikusi eta jasotzeko aukera izan dute. 

Goiza borobiltzeko hamaiketakoa egin dute denek batera, horrelako egunetan kolesterolak ez du-eta gehiegi inporta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak