Birziklatuz jostailuak sortzeko ikastaroa egingo dute

Mireia Bikuña 2008ko abenduaren 2a

Donostiako Arteko tailerrarekin elkarlanean, desegindako materialak erabiliz, jostailu berriak egitea proposatuko die gazteei Mari Jose Rekalde eskultoreak. Ikastaroa abenduaren 9tik 12ra egingo dute gaztelekuan, 17:30etik 20:00etara.

Beste alde batetik, magia ikastaroa egingo dute. Elkar Heziko ikasleek emango dute ikastaroa abenduaren 15etik 19ra, 17:30etik 18:30era. Magia ikastaroa 12 eta 13 urtekoendako da, eta interesatuek Gazte Informazio Bulegoan eman behar dute izena abenduaren 12a baino lehen. Izenematea bi euro ordainduko dute. Jasotako dirua ikas-bidaiarako erabiliko dute Elkar Heziko ikasleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak