Oñati: Hainbat elizkizun egingo dituzte herriko elizetan eta monasterioetan

Mireia Bikuña 2009ko api. 8a, 18:35
Bihartik aurrera, Aste Santuko egunetan eta Pazko-egunean hainbat elizkizun egingo dituzte herriko elizetan eta monasterioetan. Bihar, Egubakoitz Santuan, Zapatu Santuan eta Pazko-domekan elizkizunak egingo dituzte Mikel Goiaingeruaren parrokian, agustindarren elizan, Bidaurretako mojen etxean, beneditarren monasterioan eta Santa Ana monasterioan. Beheko taulan ikus daitezke elizkizunen egunak, orduak eta tokiak.

Auzoetan

Bestalde, auzoetako elizetan gurutze-bidea egingo dute Egubakoitz Santuan. Hain zuzen ere, Uribarri, Olabarrieta eta Zubillaga auzoetako elizetan egingo dituzte. Gainera, Koizkar auzoko ermitan Eguen Santu eguna ospatuko dute bihar.

Bestalde, San Martin egoitzako kaperan, han bizi direnendako eta herritar guztiendako, elizkizunak egingo dituzte bihar eta egubakoitzean.

Elizkizunen orduak, tokiak eta egunak


Eguena Ordu santua
Gurutze-bidea Egubakoitza Zapatua Domeka
Santa Ana
19:30 21:30 - 19:30 21:30 -
Beneditarrak 18:00 - - 17:00 21:30 12:30
Bidaurreta 18:30 22:00 19:30 17:00 21:30 -
Agustindarrak 19:30 - 20:00 18:00 20:30 -
Parrokia 18:00 22:00 09:00 17:30 21:30 12:00
San Martin egoitza
16:00 - - 16:00 - -
Uribarri   - 09:00 - - -
Olabarrieta   - 11:00 - - -
Zubillaga   - 11:00 - - -

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak