Beste behin, tenisa (149 ume), batuka (116), umeen patinajea (134) eta mini-tenisa (108) izan dira izenemate gehien jaso duten eskaintzak.
Tokia dago beste txandetan
Lehen txanda eta txanda bakarra abian dauden arren, uztaileko bigarren txandarako eta abuztuko bietarako tokia dagoela esan digute kiroldegitik. Hortaz, interesatuek kiroldegiko bulegotik pasa beharko dute izena emateko: astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:30era, eta martitzenetan eta eguenetan 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara. "Hemendik aurrera izena zuzenean eman ahalko dute, zozketarik egin gabe", diote.
Uztaileko bigarren txanda 13tik 24ra egingo dute, eta abuztukoak 4tik 14ra eta 18tik 28ra.