Bihar hasiko dituzte San Lorentzoko igogailuen lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2010eko urtarrilaren 26a

Behetik hasiko dituzte, autobus geltoki atzetik. Oñatiko Ugarte eraikuntza enpresak egingo ditu obrak.

Lanak egingo dituen enpresako eta Udaleko ordezkariak egon dira gaur obrak hasiko dituzten lekuan. Sokak bota dituzte, planoan jasotakoa egitea posible dela ikusteko.

Obrak bihar, eguaztena, hasiko dituzte. Auzoko behe aldetik hasiko dituzte, Artxubi taberna parean, hain zuzen ere. Zati horretako lanak irauten duten bitartean, Euskadiko Kutxa ondoko eskailerak erabili beharko dituzte San Lorentzoko bizilagunak, eta gero, alderantziz.

Beheko igogailuaren obra zibilia da bihar hasiko dutena.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak