San Martingo gaztetxeko konponketa eta berritze lanak bukatu ondoren, gaztetxearen inaugurazio ofiziala egingo dute. Horren harira, gaztetxean lo egin gura dutenek lozakua eta zerria (esterilla) eroan beharko dute. Gazte guztiak gonbidatu dituzte.
Hainbat ekintza
Zapatuan berriz, 10:00etan gosaldu ondoren, eztabaida egingo dute. Bazkaldu eta kafea hartu ondoren, mahai ingurua egingo dute. Afaldu aurretik, kontzertua egingo dute Bitz eta Galdu Arte taldeek. Domekan, herritarrei erakusteko ateak zabalduko dituzte 11:00etan, eta 16:00etan Gazte Batzarraren ibilbidea errepasatuko dute. Ondoren, batzarra egingo dute egindako bileretan udalaren jokaera nolakoa izan den azaltzeko. Hurrengo aste bukaeran ekintza gehiago egingo dituzte egubakoitzetik domekara arte.