Bihar, egubakoitza, emango zaie herriko jai nagusiei hasiera Txantxikuaren jaitsiera eta txupinazoarekin 20:00ean txosna gunean. Ondoren, Foruen Enparantzan Haitzama taldearekin dantzaldia izango da. 23:00etan herriko kaleetan zehar danborrada nagusia egingo da Udal Bandarekin.
Zapatuan, 10:00etan herri mailako plater tiroketa Txopekuan. 12:00etan haur parkea Etxaluzen; euria egingo balu kiroldegian izango da. 13:00etan Udal Bandaren kontzertua plazan. 19:00etan Niño Costriniren ikuskizuna eta 22:00etan rock kontzertua txosnetan. 23:00etan, berriz, Argi Beltza kontzertua eskainiko dute Ganbara abesbatzak, Tirri-Tarra fanfarreak eta Dotto Voce Orkestrak.
Domenkan ere ekintza ugari izango dira. Goizetik eguerdira bitartean, besteak beste, poni, bigantxa eta sokamuturra. 13:00etan Voces Navarras jota taldearen kontzertua. 17:00etan Igor Etxaniz “Kinttela” zaldi hezitzailearen erakustaldia plazan. 18:00ak bitartean, berriz, auto klasikoen erakusketa ikusteko aukera ere izango da herriko plazan. 18:00etan Kapoeira erakustaldia egingo dute Sensala taldekoek Kalegoienako plazatxoan.