Bihar egingo dute bakearen aldeko ibilaldia Arantzazura

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko api. 3a, 13:33
'Familia gara. Familian gara' dioen pankarta bakarraren atzetik igoko dira bihar milaka lagun Arantzazura. Beste urte betez, elizbarrutiak deituta bakearen aldeko ibilaldia egingo dute. 08:30ean errepidea itxi egingo dute autoentzat. Ekitaldia amaitutakoan autobusak egongo dira Oñatira jaisteko.

Familia gara. Familian gara dioen pankarta bakarraren atzetik igoko dira bihar milaka lagun Arantzazura. Beste urte betez, elizbarrutiak deituta bakearen aldeko ibilaldia egingo dute.
Ibilaldia 09:30ean hasiko da baina ordubete lehenago, 08:30ean, Oñati eta Arantzazu arteko errepidea itxi egingo dute. Martxa pasa ahala irekiko dute.

Otoitzaldia

Ibilaldia 12:00ak inguruan iritsiko da Arantzazura; orduan, ekitaldia egingo dute Arantzazuko plazan. Hainbat kantu eta otoitzen ondoren, gotzainak mezua irakurriko du. Fedea, elkartea eta bakea izango dira gotzainaren mezuaren oinarria.

Oinez igo ezin direnak

Arantzazura oinez igo ezin duten fededunak autobusetan joan beharko dira. Martxaren atzetik igoko dira eta goiko otoitzaldia beste guztiekin batera entzungo dute. Gainera, autobusean irratiz entzungo dute martxan esaten dena.
Behin ekitaldia amaitutakoan, oinez igoko direnentzat autobusa egongo da Oñatira jaisteko, uneoro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak