Bigarren postuari eutsi dio Verkol Aloña taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko aza. 23a, 12:56
Portugaleteko Jariller taldearen aurka 28na egin zuen Ainhoa Unamunok gidatzen duen taldeak.


Oñatiko Verkol Aloñak eta Portugaleteko Jariller taldeek 28na bukatu zuten zapatuan Zubikoan jokatutako partidua. "Azken momentuan berdindu genuen. Arerioak gola sartu eta partidu amaiera adierazai zuen epaileak", dio Ainhoa Unamunok, Verkol Aloña taldeko entrenatzaileak. "Partidu hasieran lo geunden, baina erreakzionatu egin genuen eta ia denbora osoan eurak aurretik joan baziren ere, azken bi minuetan bigatik irabazten genbiltzan", jarraitu du Unamunok.

Epailearekin haserre bukatu zuten oñatiarrek. "Zazpi aldiz egon ginen jokalari bat gutxiagorekin, baina bi minutu ordez, bi eta erdi izan ziren askotan. Partidua ere pixka bat luzatu zuen", zehaztu du Unamunok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak