Bidezko merkataritza denda zabalduko dute erdiko kalean

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko abenduaren 15a

Misio taldeak zabalduko du iluntzean merkataritza denda kale barrian, Don Pedrueneko eraikineko beheko solairuan. Elikadura eta aritasutza produktuak salduko dituzte, besteak beste, eta datozen hiru asteburuetan egongo da zabalik.

Merkataritza denda zabalduko du iluntzean misio taldeak. Erdiko kalean zabalduko dute, Don Pedrueneko eraikinean, Altuna estankoaren parean. Batez ere elikadura (txokolatea, kafea, mermeladak...) eta artisautza produktuak (lepokoak, karterak, argazki albumak...) salduko dituzte. Datozen hiru asteburutan egongo da zabalik. Hauxe da ordutegia:

    - Egubakoitzak (15, 22, 29): 18:00etatik 20:00etara
    - Zapatuak (16, 23, 30): 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
    - Domekak (17, 24, 31): 11:00etatik 13:00etara

Urtarrilaren 4an eta 5ean ere zabalik egongo da arratsaldetako ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak