Produktuak
Parrokiko Misio Taldeak zabalduko duen dendan, hirugarren munduko artisau lanak eta bidezko merkataritzako produktuak salduko dira. Irabazi ekonomikoak baino gehiago elkartasuna eta beste era bateko merkataritza, merkataritza justuagoa egin daitekeela da, Misio taldeak zabaldu nahi zuen mezua.
Afari solidarioa
Halaber, Parrokiako Misio Taldek beste ekitaldi bat iragartzen du, egubakoitzerako: urteko azken afari solidarioa egingo du, Bidaurretako fraideen aretoan. Afaria amaituta, misio taldeak babestu duen Argentinako Quetas indigenen komunitatean ura atera eta gordetzeko bonba eta ur biltegien proiektua bukatutzat emango da. Hala, azken datu eta xehetasunak azalduko dira.