Bidegurutzeak zaintzeko laguntzaileak behar ditu Laixanek

Mireia Bikuña 2008ko apirilaren 30a

Maiatzaren 10ean jokatu den Arrasate-Oñati lasterketa ospatu ahal izateko boluntarioei deia egin die Laixanek. Interesatuek izena emate dezakete elkarteak Bidebarrieta kalean duen bulegoan, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Era berean, 943-71 63 11 telefonora dei dezakete edo laixan@laixan.org helbidera idatzi. Momentuz, zortzi boluntario daude lasterketarako, baina, Laixanek, gutxienez, 35 lagun behar ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak