Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo inauguratu zuten okindegi-gozotegi berria; alegia, Bidebarri enpresak Oñatin jarri duen bigarrena. Ogi Berri taldearekin elkarlanean jardungo dute; eta, besteak beste, bertako produktuak, ogiak, opilak eta madalenak salduko dituzte. Bestalde, Muruamendiaratz etxeko pastelak eta pastak eta Bidebarriko artisau erako bonboiak eta pastak salduko dituzte.