Etxea alokairuan hartu gura dutenek Oñatin erroldatua egon edo bizi beharko dira. Bestalde, eskatzaileen eta bizikidetza-unitatearen urteko sarrerak ezingo dira izan Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino 1,7 aldiz handiagoak. Gainera, eskatzaileek beste hainbat baldintza bete behar dituzte bizi diren etxea aintzat hartuta. Hain zuzen ere, premiazko ekintzen, birmoldaketen edo ezbeharren ondorioz etxea galdu ondoren behin-behineko etxean bizi direnek; etxebizitza prekarioa dutenek; familiako beste kide batzuekin edo lagunekin bizi direnek; errentan bizi direnek; edo 36 metro koadrotik beherako etxean bizi direnek egin dezakete eskaera.
Baldintzak
Etxea alokairuan hartzeko puntuaketa handiena duen pertsonari bost urteko kontratua egingo diote, eta derrigorrez etxean bizi beharko da. Gainera, ezingo du egin inolako hobekuntza lanik etxe barruan eta gastu arruntak oraindu beharko ditu, besteak beste, argia, ura, telefonoa eta gasa. Bestalde, errenta hilabete bat lehenago ordaindu beharko du, hilaren 1etik 5era, eta atariko bileretan parte hartu beharko du. Eraikin osoaren jabea udala den arren funtzionamendua jabetza horizontaleko komunitateen berbera izango da .
Udalak bere aldetik, etxearen kontserbazio gastuak ordainduko ditu.