Bidebarrieta kalea oinezkoendako eta autoendako

Usoa Agirre 2007ko urt. 12a, 09:33
Oñatin eraberritzen ari diren Bidebarrietako zatia, kiroldegiko instalazio berrien ondoan dagoena, oinezkoak eta autoak batera ibiltzeko egokitzea erabaki dute udal arduradunek. Honetaz gainera, eta lanak lehenbailehen bukatzeko, plazatxo berria eta lurrazpiko aparkalekuen bigarren fasea bukatzeko lanak lehiaketara ateratzea onartu zuten azken udalbatzan.

Plataforma bakarra izango du beraz Bidebarrieta kalearen zati horrek, eta oinezko eta autoak nondik joan bereizteko, kolore eta  egitura       ezberdinak izango ditu gainazalak, baina ez koxka edota espaloirik. Erabaki honekin gainera, tarte horretan autoak astiroago eta arreta gehiagorekin pasatzea lortu nahi da.

Lehiaketara

Azken bilkuran gainera,  udalbatzak gune horretan egingo diren bi proiektuak burutzeko lanak lehiaketara ateratzeko erabakia hartu zuen, lehenbailehen buka daitezen.

  • Kiroldegi aurrean egongo den plazatxoa egiteko urbanizazio lanen proiektua da bata. Haurrendako jolasteko tokia egongo da plazatxo honetan, ziburuak izango dituelarik. Plazatxo honen aurrean, lurrazpiko aparkalekurako sarrera bat egitea aurrikusten da.
  • Eta hain zuzen ere, lurrazpiko aparkamentuaren  bigarren fasea burutzeko lanak dira bigarren proiektuaren mamia. Suteen kontrako sistemak, argiztapena eta aireztapena dira bigarren fasean egin beharrekoak.

Aurrekontua

Plazatxoa eta aparkalekuaren egokitzapen lanek 890 mila euroko aurrekontua izango dute, eta behin lanak nork egin erabakitakoan, lau hilabeteko epea izango dute berauek burutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak