Bidaurreta Monasterioko arduradunak 06:00etan konturatu dira norbait eliza barruan egon dela, kanpoko atea apurtuta zegoela ikusi dute-eta. Berehala konturatu dira eliza barruko eta klaratarrak dauden etxeko hainbat atea txikituta zeudela; besteak beste, sakristia sarreran dagoen 500 urteko atea. "Susto galanta hartu dugu, baina zorionez ez dute ezer lapurtu", esan digute Bidaurretako klaratarrek.
Parrokian ere bai
Bestalde, parrokiako sakristiara ematen duen ateko kristala konpontzeko zain daude. udaltzaingoko arduradunak eta Aseguru Etxeko kideak egon dira parrokian argazkiak egiten. Parrokoan esan digu salaketa jarriko dutela.