Zirkulazio-istripua egon da Arantzazun, eguerdi aldera. Bi txirrindularik eta lur-orotariko batek talka egin dute. Ondorioz, bi txirrindulariak zauritu egin dira. Larrien zegoena eraman du lehenengo Osakidetzako helikoptero batek Donostiako Ospitalera. Beste txirrindulariak zauri arinagoak zituen, eta hura ere, geroago, ospitale berera eraman dute. Ertzaintzak eman du informazio hori.