Bi pertsona atxilotu dituzte ustez Altuna enpresan lapurreta egiteagatik

Maider Arregi 2010eko ekainaren 9a

Altuna Hermanos, S.A enpresan, 33 eta 36 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte goizaldean, ustez indarrez lapurreta egiteagatik. Ertzaintzaren arabera, beste bik ihes egitea lortu dute baina, dagoeneko identifikatu dituzte.

Goizaldeko ordu biak eta erdi inguruan, Ertzaintzak abisua jasota, Zubillaga auzoko   Altuna Hermanos, S.A enpresara joan dira. Ustezko lapurrak kristala apurtuta sartu dira eta Ertzaintza iritsi den unean, bik ihes egin dute atzeko leihoetatik, eta beste bi, makina baten azpian gorde dira. Ertzaintzaren arabera, makina automatikoetatik dirua ateratzeko denbora bakarrik eman die. Atxilotuak 33 eta 36 urteko bi gizonezko dira eta delituzko aurrekariak dituzte. Indarkeriaz lapurreta egitea leporatu die Ertzaintzak. Ihes egitea lortu duten beste biak dagoeneko identifikatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak