"Pozik gaude jendearen harrera ikusita. Ekimen polita eta interesgarria da. Ibarreko liburutegia izatea da gure helburua, besteak beste", azaldu digu Angel Lera Oñatiko gaztetxeko kideak. Drakes, Klinesa ta kakarrastua kumunzuluan, Bitz, Ez! eta Galdu arte taldeak dira 'Oñati 2zirik' ekimena osatzen duten musika taldeak. Hala ere, atzoko jaialdian Ez! taldearen ordez, Nos la suda oñatiarrak igo ziren taula gainera.
Ibarrerako liburutegia
Bergarako gaztetxean kokatuta egongo den Debagoieneko liburutegia, martxa onean doa eta dagoeneko liburu sorta edarra dutela kontatu digu Angel Lerak: "Dagoeneko 40 bat liburu inguru ditugu. Batzuk erositakoak dira, eta beste batzuk, aldiz, herritarrek emandakoak. Nahi duenak ere egin dezake bere ekarpena eta ekarri dezake Debagoieneko liburutegia osatuagoa izan dadin. Ondo etorria izango da".
Kontzertu bira
'Oñati 2zirik' ekimena osatzen duten bost musika taldeak apirila bitartean emanaldiak egingo dituzte Euskal herriko txoko ezberdinetan.
Hala, martxoaren 6an Mirafuentesen, Nafarroan egingo dute hurrengo emanaldia, martxoaren 13an, Oiartzunen; martxoaren 27an Donezteben; apirilaren 17an Azpeitian; eta apirilaren 24an Oñatin.
Etxean emango duten kontzertuaz galdetuta, Angel Lera Oñatiko gaztetxeko kideak aurreratu digu, sorpresaz betetako emanaldia izango dela. "Apirilaren 24an etxean, Oñatin amaituko dugu bira eta berezia izango da. Ezin dugu ezer aurreratu baina ikuskizuna eta sorpresak izango dira". Ilusioa eta gogoa nagusi, 'Oñati 2zirik' diskoa astintzen jarraituko dute musikari oñatiarren apirilera bitartean.