Bart gauean, 00:00etan, Oñatiko gazte talde batek, Oñatiko berezao auzoan aspalditik hutsik egon den SPRI (Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial etxea okupatu du. "Etxebizitza duinaren alde borrokatzeko eta bertan bizitzeko asmoarekin" sartu dira gazteak.
Gazteen esanetan, gaur goizean Ertzainak joan zaizkie eta atea irekita zegoela aprobetxatuz barrura sartu dira. Etxeak jabea zuela esan ostean alde egin dute. Eguerdian Munizipalen bisita ere izan dute.
Gazteek Oñatiko jendea animatu nahi dute bertara joateko eta bisita egiteko.