Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak salgai daude

Maider Arregi 2007ko abe. 5a, 10:40
Dagoeneko sarrerak salgai daude 10 eurotan kultura etxean. Abenduaren 22an emango du kontzertua Lertxundik, Zubikoa kiroldegian.


Aurtengo Gabonetako egitarauaren barruan, Benito Lertxundi etorriko da kontzertua ematera; hori abenduaren 22an izango da, zapatua. Kontzertura joan nahi dutenek, jada salgai dituzte sarrerak Kultur Etxean, 10 eurotan. Egunean bertan, takillan, 12 euro balioko ditu.
Sarrerak erosi ahal izateko ordutegia honako hau da; astelehenetik ostiralera 10: 00etatik 13:00era, eta 16:30etik 20:30era. Larunbatetan berriz, goizeko hamarretatik ordu batera hartu ahal izango dira sarrerak.

Benito lertxundi

Aurrez ere izan dute oñatiarrek Benito Lertxundi Zubikoa kiroldegian zuzenean ikusi eta entzuteko aukera. Arrakastatsuak izan dira gainera Lertxundik Oñatin eskainitako kontzertuak.Aurten ere, duda barik, ikuskizun aparta eskainiko du, Bizkaia maite eta bestelakoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak