Benidormera eta Tolosara joateko irteerak antolatu ditu Pake Lekuk

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urt. 19a, 10:12
Tolosara aratusteetan joango dira, otsailaren 20an; Benidormera, martxoan 10 egunetarako. Izena emateko epea zabaldu dute.

Pake Lekuk bi irteera antolatu ditu: Tolosara eta Benidormera. Izena emateko epea zabaldu dute. Ez dute mugarik jarri baina izena ahalik eta aguruen ematea komeni da.

  • Tolosa: Aratusteetan, otsailak 20. Egun pasa. Hamarretakoa egingo dute Tolosako erretiratuen egoitzan eta Urnietako Oianume sagardotegian izango da bazkaria. Bazkideek 32 euro eta gainerakoek 35 euro. Beharrezkoa da autobuseko txartela aldean eramatea.
  • Benidorm: Martxoan egingo dute bidaia eta 10 egunetakoa izango da. Autobuses egingo dute bidaia. Hiru izarretako hotelean hartuko dute ostatua, pentsio osoan, eta Valenciara, Santa Polara eta Torreviejara egingo dituzte eskurtsioak handik. Bazkideek 395 euro eta besteek 415 euro. Eskurtsio guztiak prezio barruan daude eta museotako sarrerak aparte ordaindu behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak