Zinemaldiaren bueltan zuzendari eta aktoreez gainera, beste makinatxo bat lagun ere ibiltzen da lanean. Tartean daude itzultzaileak. Eta itzultzaileen artean, Iñaki Igartua oñatiarra. Bigarren urtea du Zinemaldian lanean; aurten, besteak beste, Brad Pitt moduko aktoreekin egoteko aukera izan du. Kinielatxoa ere egin du; Iñaki Igartuaren ustez "Preciouse" film amerikarrak irabaz dezake aurten. Halakoak eta beste, segidan entzungai, Arrasate Irratiari eskainitako elkarrizketan.