Bederatzi basurde harrapatu dituzte Arantzazu inguruan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko otsailaren 21a

Gogoratzen den basurde-ehiza handiena egin zuen atzo Oñatiko ehiztari talde batek. Arantzazu, Olabarta eta Uribarriko ehiztariak ibili ziren ehizan. Harrapatu zutena historiko izan zen: bederatzi basurde! Hala diote, ehizan ibili zirenek eta hura ikusteko aukera izan zutenek, behintzat.

Astean zehar konturatu ziren Gomiztegi inguruko zelaietan basurde arrastoak zeudela. Hala, txakurren laguntzarekin bederatzi basurde harrapatu zituzten.

Okela, jateko

Gainera, gaur bertan, beste hiru basurde ikusi direla jakin dute. Harrapatutakoarekin zer egingo duten galdetuta, basurde okela banatu egingo dutela diote; euren artean, eta kalteak jasan dituzten baserritarren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak