Batzar orokorra egingo dute erretiratuek

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko api. 4a, 13:34
Estatutuak egokitzeko proposamenak ere onartuko dituzte.


Oñatiko erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du. Apirilaren 11n egingo dute, Santa Anan, 17:00etan. Puntu garrantzitsu hauek eztabaidatuko dituzte, besteak beste: 2006ko txostena onartu, 2006ko gastuak eta irabaziak aztertu eta 2007ko aurrekontua onartu. Batzarraren bigarren zatian, zuzendaritza batzordea berriztatuko dute. Bestalde, batzar orokorra amaitutakoan, estatutu berriak onartuko dituzte Pake Lekuko bazkideek. Aldaketak ikusi gura dituenak, elkartean ditu eskuragai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak