Oñatiko erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du. Apirilaren 11n egingo dute, Santa Anan, 17:00etan. Puntu garrantzitsu hauek eztabaidatuko dituzte, besteak beste: 2006ko txostena onartu, 2006ko gastuak eta irabaziak aztertu eta 2007ko aurrekontua onartu. Batzarraren bigarren zatian, zuzendaritza batzordea berriztatuko dute. Bestalde, batzar orokorra amaitutakoan, estatutu berriak onartuko dituzte Pake Lekuko bazkideek. Aldaketak ikusi gura dituenak, elkartean ditu eskuragai.