'Batetik bestera' argazki lehiaketako lanak gaztelekura

Mireia Bikuña 2009ko ira. 8a, 18:06
Batetik bestera argazki lehiaketa 12 eta 18 urte arteko nerabeendako da. Batez ere, udako oporretan egindako argazkiak aurkez daitezke. Hain zuzen ere, gaztelekuko Gazte Informazio Puntura eroan daitezke hilaren 25a baino lehen. Lehiakide bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkez ditzake, paperean edo euskarri informatikoan (CD batean).

Lehiaketara aurkezten diren argazki guztien artean aukeraketa egingo dute gaztelekuan; alegia, onenak aukeratuko dituzte. Horiekin erakusketa bat egingo dute gaztelekuan bertan eta ikusleak izango dira argazki onenak aukeratuko dutenak. Erakusketara doazenek botoa emango dute eta kaxa baten sartuko dute. Ikusle bakoitzak gehien gustatu zaizkion bi argazkiak aukeratu beharko ditu.
Boto horien arabera banatuko dituzte sariak. Guztira bi sari emango dituzte dirutan: argazki onenaren egileak 150 euro jasoko ditu sari modura, eta bigarrenak, 100 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak