Basterretxearen adiskidetzeak irudikatu du I. Arantzazu Eguna

Iker Barandiaran 2009ko azaroaren 9a

Arantzazuren aldeko kanpainaren barruan, Basterretxeak margotutako kripta berritu dute, eta artistaren eta fraideen arteko ika-mika konpondu da.

Arantzazu jendeartearengana gerturatzeko I. Arantzazu Eguna egin dute gaur, domeka. Horren barruan, ekitaldi nagusiena izan da kriptaren berrinaugurazioa. Hala, Nestor Basterretxeak kriptan hainbat margolan egin zitueneko 25. urteurrenean gune hori berritu egin dute; eta gaur erakutsi dute jende aurrean.

Ekitaldian, Nestor Basterretxeaz gain, Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell, Foru Aldundiko Kultura sailburu Maria Jesus Aranburu, Arantzazuko Adiskideak elkarteko presidente Joxe Mari Arregi, Oñatiko alkate Lourdes Idoiaga eta Kutxako ordezkari Mikel Irizarrek esku hartu dute.

Basterretxeari barkamenak

Guztiek Basterretxeak egindako lana eta Arantzazuk euskaldunendako daukan garrantzia nabarmendu dute. Eta ez hori bakarrik, Arregik eta Urgellek Basterretxeari "barkamenak" eskatu dizkiote haren lana "hobeto zaindu edo erakutsi" ez izanagatik.

Artistak, berriz, azaldu du ika-mikak konponduta daudela eta gustatu zaiola kriptaren berriztea. Are gehiago, azaldu du "gaurkoa nire bizitzako egun garrantzitsuenetakoa" dela.

Arantzazu indartu

Basterretxearen eta fraideen arteko adiskidetzeak beste ezerk baino hobeto irudikatzen du Arantzazu zaintzeko eta hobetzeko indartzen dabiltzan bazkide eta laguntzaile kanpaina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak