Baserrietako plastikoa batuko dute hilaren 28an

Mireia Bikuña 2009ko uztailaren 20a

Lau lekutan utz daiteke plastikoa: Zañartu auzoan, Zuazola zubiaren ondoan; Murgia auzoan Asentzio ermitan; Olabarrietako autobus geltokian; eta ETEOko eraikinaren atzealdean. Plastikoak ondo lotuta, aurreko eguneko 17:00etarako utzi beharko dituzte.

Siloa estaltzeko plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortutan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegietako plastiko zuria jasoko dituzte.

Hurrengo bilketan irailaren 22an, azaroaren 24an eta abenduaren 22an egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak