Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jaietarako lehen barrakak martitzenean helduko dira Oñatira; hortaz, astelehenetik aurrera plazako aparkalekua itxi egingo dute autodendako, eta ezingo da aparkatu. Hain zuzen ere, urriaren 8ra arte egongo da itxita. Bien bitartean, aparkaleku modura, kiroldegiko lurrazpiko parkinga, Osasun Zentroko aparkalekua, eta Ibarra eta Olaiturri erabiltzeko gomendioa egiten dute udaltzaingotik.