Gipuzkoako Foru Aldundiak natura-bide egokituen sarea bat osatu nahi du Aizkorri, Aralar, Pagoeta eta Aiako Harria parkeetan. Horren harira, Arantzazu eta Gomiztegi arteko bidean hainbat berrikuntza lan egingo dituzte. Ibilbideak 1.865 metro ditu; horietatik 1.125 menditik doaz, eta gainerako 740 metroak asfaltatuta daude. Egitasmo honen helburua da, ezgaitasunen bat (fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa edo intelektuala) duten pertsonek naturaz gozatu ahal izateko, erosotasun eta segurtasun baldintzak betetzen dituen ibilbidea prestatzea.Arantzazu eta Gomiztegi arteko bidea egokitzeko lanek 910.000 euroko aurrekontua dute. Horietatik, 211.000 euro La Caixa Fundazioak jarriko ditu, 600.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta gainerakoa, Oñatiko Udalak.
Natura-bide egokituan, besteak beste, braillez idatzitako plaka informatiboak egongo dira ikusmen arazoak dituztenendako