Baloi guztietara berandu iritsi dira oñatiarrak; hala, bost gol jaso dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 10a, 21:57
Ahazteko moduko partidua eta ahaztu beharrekoa izan da gaur arratsaldean Aloña Mendik Azkoagainen jokatu duena. Ikustera joan direnendako partidu benetan negargarria. Etxeko taldeak gogotsu irten du zelaira; eta, lehenengo 10 minutuetan irudi ona eman arren, behin gola jasotakoan behera etorri dira. Izan ere lehenengo laurdenean utzi dute irundarrek partidua erabakita.

Bi minututan bi gol sartu dituzte: 12. minutuan, korner baten ondoren Ordoñezek; eta, 13. minutuan, Arrospidek.

Atsedenera lau gol jasota

Azkenaldian gol asko jaso ditu Aloñak kornerretan; bada, gaur ere horrela jaso ditu bi gol. 34. minutuan, Ordoñezek 0-3 jarri du markagailuan, korner baten ondoren. Laugarrena Infantek sartu du aldageletara joan baino bost minutu lehenago.

Baloi guztietara, atzetik

Oñatiarrek ez dute euren egun onena izan. Baloi guztietara berandu iritsi dira, bizitasuna falta izan dute. Hala, baloiaren jabetza irundarrek izan dute une oro. Oinarekin hobeak izan dira, eta baita buruarekin ere.

Bigarren zatian eusten ahalegindu dira

Bigarren zatian irundarren erasoa eusten ahalegindu dira oñatiarrak. Hala ere, bosgarrena jaso dute, 75. minutuan.

Entrenatzailea haserre

Pablo Diez entrenatzailea oso haserre zegoen jokalariek zelaian erakutsitakoarekin partidu amaieran; eta, hasirako 11 jokalariak zigortzeko modua izan da partiduan zehar aldaketarik ez egitea.

Mondraren aurkako derbia

Datorren astean Mondraren aurka jokatuko du Aloñak; Mojategin izango da derbia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak