Borobilean jarrita pankarta zabaldu dute, Bakearen aldeko manifestua irakurri dute eta eskuz egindako munduko mapa batean planetako gatazkak identifikatu eta seinalatu dituzte. Lehenengo hezkuntzako haurrek, azkenik, globoak askatu dituzte. Kantuan ere egin dute. Mikel Laboaren Txoriak Txoria eta Jon Lennon-en Imagine, esaterako.