Bakearen astea egiten ari dira Elkar Hezin

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko urt. 29a, 12:13
Nazioarteko Bakearen Egunarekin bat eginez (urtarrilaren 30), Joan Maria Uriarte buru, Donostiako Elizbarrutiak eta Gipuzkoako Kristau Eskolak elkarlanean BAKEAREN ASTEA antolatu dute ”KRISTAUOK BAKEAN HEZI ETA BIZI” lelopean.

Oñatin egingo dituzten ekitaldiak:

  • Urtarrilaren 27tik 30era: Kristau Eskolak eta Elizbarrutiak prestaturiko baliabide didaktikoak lagun, ELKAR HEZI ikastetxeko maila guztietan (Haur Hezkuntzatik Batxilergora) Bakearen gaia landuz dihardugu.
  • Urtarrilaren 30ean: Astean zehar gai jorratu ostean, ikasle, irakasle eta gurasook, Santa Marina Plazan elkartuko gara 11:30ean eta propio prestaturiko manifestua irakurtzeaz gain, astean zehar joarratutakoaren haritik prestaturiko baliabideak erabiliz, denon partehartzearekin bakearen aldeko ekitalditxo sinbolikoa egingo dugu.
  • Urtarrilaren 31n: Herriko Eukaristia guztietan Bakea ospakizunerako ardatz hartuko da berariazko hausnarketa eginez.

Donostian antolatu dituzten hitzorduak:

  • Urtarrilaren 29an: Siro Lopezen eskutik (Teologoa, Pedagogoa, Antzezlea, Margolaria... Ikus www.sirolopez.com ) Mimo saioa: ”Oihutzar isila”. Tokia: Donostiako Jesuiten ikastetxea (943289500). Ordua: 12:00. 16 urtetik gorakoentzat.
  • Urtarrilaren 30ean: Joan Maria Uriarte Gotzaina buru, Kristau Eskoletako DBHko 4. mailako ikasleei zuzendua: Artzai Onaren Katedralaren atarian: Txalaparta saioa, Katedralaren tontorretik jaistiera, Laboaren ”Txoria txori” eta Bakearen aldeko Manifestuaren irakurraldia. Artzai Ona Katedralean: Joan Maria Uriartearen hizketaldia gazteei eta Eukaristia.
  • Otsailaren 4an:Mahai Ingurua: ”Bakean Hezi”. Moderatzailea: Txema Auzmendi, josulaguna. Partaideak: Joseba Ossa (itzultzilea eta bakegintzan aritua), Jonan Fernandez (Baketik zentroko Arduraduna), Susana Harillo (Hezkuntza Saileko langilea eta Bakerako Hezkuntzan aditua), Mariano Ferrer (Kazetaria). Tokia: Donostiako Marianisten Ikastetxea. Ordua: 19:00
  • Otsailaren  5ean: Hitzaldia: ”Bakea eraikitzeko oinarrizko balore edo Jarrerak”. Hizlaria: Jose Antonio Marina (Filosofoa eta irakaslea). Tokia: Donostiako Marianisten Ikastetxea. Ordua: 19:00

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak