Bake hezkuntzari buruzko topaketak hasiko dira zapatuan Arantzazun

Txomin Madina Milikua 2007ko uzt. 13a, 16:01
Baketik zentroak eta Bake Hezkuntzaren Nazioarteko Institutoak antolatuta, mundu osotik etorritako 70 aditu ariko dira bertan, eta identitatea hartuko dute ardatz nagusi bezala.

Bake Hezkuntzaren Nazioarteko Institutoa 1982an sortu zen, elkarlanaren bidez bake edukiak lantzeko eta lan horretan jarduten duten profesionalen artean lankidetza sarea sortzeko asmoz. Ordutik hona, urtero munduko leku ezberdin baten bildu dira, eta aurten, Arantzazuko Baketik zentroa aukeratu dute jardunaldietarako.

Zapatu honetan hasi eta datorren uztailaren 22 iraungo dute jardunaldiek,  eta bertan, 30 herrialdetatik etorritako 70 lagunek hartuko dute parte. 180 pertsonak eman zuten izena jardunaldietara etorri ahal izateko, baina partaide kopurua mugatu nahi izan dute, horrela, harremanak sendotzea eta interakzio pertsonala sortzea errezagoa baita.

Topaketak Arantzazun egiteak, gainera, badu bere arrazoia: erabakia hartu zenean ETAren su etena indarrean zegoen, eta egoera hori aprobetxatzea nahi zuten bake hezkuntzari buruz jarduteko. Arduradunek esan dute baina, egoera aldatu izanak, ez duela eraginik izango.

Urtero gai bat aukeratzen dute ardatz gisa, eta aurten identitatea izan da oinarri hartu dutena. Partaideak herrialde eta errealitate anitzetakoak izanik, aukera egongo da identitateari buruzko ikuspegi eta jokaera ezberdinak ezagutzeko.

Uztailaren 20an, jardunaldi irekia


Jardunaldiak berez, itxiak diren arren, uztailaren 20an, barikuan, hitzaldi bat ere eskainiko dute bertara joan nahi duen edozeinentzat. Irlanda, Israel eta Palestinako hizlari bana ariko dira bertan. 11:30etan hasiko da hitzaldia Arantzazuko Gandiaga Topagunean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak