Bake Epaile izateko eskaerak uztailaren 7ra arte aurkez daitezke

Mireia Bikuña 2008ko eka. 19a, 17:13
Ekainaren 12an kaleratu zen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta han zehazten dira hautagaiek bete beharreko baldintzak. Bake Epaile izendapena lau urterako izango da, eta urtean 2.103 euro jasoko ditu.

Zuzenbidean lizentziatua

Bake Epaile izan gura dutenek hainbat baldintza bete behar dituzte: besteak beste, 18 urte beteta izatea; ezgaitasun fisikorik ez izatea; Elkarte Autonomoko bi hizkuntza ofizialetan, idatziz zein ahoz lan egiteko gai dela egiaztatzea; lanean diharduen abokatua ez izatea; kargu politikorik ez edukitzea; edozein administrazioko funtzionari edo langile ez izatea; eta Oñatin bizitzea.
Hautaketa prozesua hasten denean, lau puntu hartuko dituzten kontutan hautagai egokiena aukeratzeko: hizkuntza eskakizunari buruzko froga, elkarrizketa pertsonala edo azterketa –Bake Epaile karguak daramatzan funtzioei buruzko azterketa teorikoa–, langabezian egotea eta ikasketak. Azken honetan, puntuaketa altuena Zuzenbidean Lizentziatu direnei emango zaie.

Ordezkorik ez

Gipuzkoako Aldizkarian kaleratutako deialdian, Bake Epailearen ordezkoa aukeratuko dela zehazten bada ere, ez da hala egingo: Oñatiko Bake Epaitegian duela bi urte aukera zuten-eta ordezkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak