Urtero herri baten ospatzen da Kirol Egokituaren Festa; oraingoan, Oñatin ospatu da. Atzo batu ziren bailarako hainbat gutxitu Zubikoa kiroldegian, goiz partean. Begiraleek lagunduta, ohe elastikoetan, igelean, kanastan, golfean, boccian, volley egokituan eta beste hainbat kirol eta jokotan ibili ziren. 20 urtetik gorako 40 bat lagunek jardun zuten.