Lehen-lehenik familia ugariendako zozketa egingo dute. Bi eskaera eta bi etxe daudenez, zozketa bidez erabakiko dute hiru logelako etxe bakoitza norendako den. Ondoren, beste bi etxe zozketatuko dituzte Etxebiden lau urtez bino gehiagoz izena emanda dauden 164 herritarren artean. Etxe barik geratzen diren 162ek kupo orokorrean izango dute bigarren aukera. Guztien artean, babes ofizialeko 40 etxe banatuko dituzte.