Babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartuko dutenen zerrenda ikusgai

Maider Arregi 2009ko apirilaren 3a

Guztira, 519 herritarrek parte hartu ahal izango dute San Martingo lehen promozioko babes ofizialeko 45 etxebizitzen zozketan. Etxebideko behin behineko zerrenda ikusgai dago Santa Anako antzokiko atarian. Erreklamazioak egiteko epea apirilaren 20an amaitzen da. Dena ondo bidean badoa, maiatzean izango da zozketa.

Udalak onartutako behin behineko zerrendaren arabera, elbarrituen kuporako ez da eskaerarik jaso. Familia Ugarien kuporako bi eskaera daude eta hiru logelako bi etxebizitza zozketatutako dira hauen artean. Etxebiden 4 urtez edo gehiagoz  izena emanda  daudenak, berriz, 164 dira eta bi etxebizitza zozketatuko dira. Zozketatuko diren 45 etxebizitzetatik 33 hiru logelakoak dira, 9 bi logelakoak eta  hiru logela bakarrekoak. Denek dute garajea eta trastelekua.

Zozketa gehiago egingo dira

Datozen hilabeteetan babes ofizialeko etxebizitza gehiagoren zozketatuko dira. Ugarkaldeko 40 etxebizitzaren zozketa izango da hurrengoa eta ondoren, Kasablankako Urbieta guneko 12 etxebizitzak zozkatuko dira. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak